Koobizitza sarea sendotu da etxebizitza ekosozialeko proiektuen 2. topaketarekin. 2021/11/06, Artieda, Nafarroa

Gaur Koobizitza sareko etxebizitza kolaboratiboen (cohousing) proiektuen urteroko topaketa egin da Arterra Bizimodu herrian, Artieda udalerrian (Nafarroa).
Nafarroako, Euskadiko eta Errioxako 8 proiektutako 40 pertsonek hartu dute parte, eta aurrera egin da esperientzien eta etorkizuneko erronken garapena bateratzen, jarduteko oinarrizko 3 ardatzetan lan eginez: egitura, eragin politiko eta soziala eta komunikazioa.
Era berean, jardunaldian zehar, Arterra Bizimoduko proiektuko pertsonen laguntzarekin, «Soziookrazia» oinarri duten gobernantza-tresnak garatu dira, antolaketa-eredu gardenagoetan, baliokideagoetan eta eraginkorragoetan aurrera egiteko.
Azkenik, Entrepatios de Madrid erabilera-eskubideko kooperatibaren parte hartze berezia egon da, erreferentziazko lankidetza-etxebizitza bat, eraginkortasun ekonomiko, ekologiko eta sozialari dagokionez.

Gehiago jakiteko sakatu hemen

Argazkiak